XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARABAAzken hiru hamarkada hauetan herrialde honetako errepertorio koreografiko tradizionala areagotu egin da norbanakoek, folklore elkarteek edota herritarrek egindako berreskuratze eta berregite lanari esker. Garai batez gogo biziz ibili ondoren eta zenbait arrazoi direla eta, besteak beste, inmigrazioa, ohiturak gordetzen dituzten familiak edo erakundeak desagertu izana edota biztanle gutxiko herriak izatea, zenbait herritan behera egin du jarduera horrek.
Errioxako eskualdeko dantza arabarretan, gaitaren soinura,
PALOTEADO edo TROQUEADOak Errioxa Arabarrean oso hedatuta dauden dantzak dira. Eltziegon eta Biasterin ezagunak dira eta azken aldi honetan Pipaonen berreskuratu dira. Dantza horien artean Eskuernagan gorde direnak aipa ditzakegu.
Eltziegon eta Biasterin, zenbait arrazoi direla medio, batez ere gizonezkoek ez dutelako antzina gizonezkoenak ziren dantzetan parte hartzen, galduz doaz Arabako folklore aberatseko hainbat aldaera. Oionen ere gauza bera gertatzen da bertako dantza tradizionalarekin.